89. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 1a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

Leyre Uriz Marturet andreak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak,

Aditzera ematen du: Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.

Agoitzen, 2024ko apirilaren 29an.–Lehendakaria, Leyre Uriz Marturet.

LOKALEN ETA TOKIEN ZERRENDA

OIBARKO UDALA.

Kartelak: markesinan.

Lokalak: "Pedro Lanas Arbeloa" batzar aretoa edo Oibarko udaletxeko beste gela bat, larunbat arratsalde guztietan, 18:00etatik 21:00ak arte.

AGOIZKO UDALA.

Kartelak: ez dago horretarako lekurik.

Lokal ofizialak, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko: "Aurelio León" aretoa (Agoizko udaletxea / Kale berria 22), egunero arratsaldez eta gauez, astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan izan ezik, 19:00etatik aurrera; kultur etxea (José Amichis plaza z.g.), egunero, arratsaldez eta gauez, igandeetan izan ezik.

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak egiteko leku publikoak: udalerriko plaza publikoak.

BURLATAKO UDALA.

Kartelak: Kale Nagusiko farolak, Bentetako ingurabideko farolak, Erripagaña etorbideko farolak, Belosoko zubiko baranda eta Areta industrialdea María Azcárate etorbidearekin elkartzen den zubikoa, hesiak María Azcárate biribilgunean (tanatorioa) eta Atarrabia etorbidean, Bizkarmendia kalearekin bat egiten duen tokian.

Lokalak: Larrañetako plazako karpa, 120 lagunentzako edukiera, maiatzaren 24tik ekainaren 7ra, aldez aurretik jakinarazita.

Kultur etxea (erabilera anitzeko gela), 100 lagunentzako edukiera; maiatzaren 24, 27, 28, 30 eta 31n eta ekainaren 6 eta 7an, 16:00etatik 21:00ak arte, aldez aurretik erreserbatuta.

Jauregitxoa (erdisotoa), 90 pertsona; maiatzaren 24, 30 eta 31n eta ekainaren 3, 4, 5, 6 eta 7an 16:00etatik 21:00etara, aldez aurretik erreserbatuta; maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean 12:00etatik 14:00etara, aldez aurretik erreserbatuta.

Erripagaña karpa, 120 lagunentzako edukiera, maiatzaren 28tik ekainaren 7ra, aldez aurretik jakinarazita.

Merkatu txikia (bakarrik banaketa eta postua), maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean, goizez, aldez aurretik jakinarazita.

Parrita plaza, 120 lagunentzako edukiera, maiatzaren 24tik ekainaren 7ra, aldez aurretik jakinarazita.

Eugenio Torres plaza, 100 lagunentzako edukiera, maiatzaren 24tik ekainaren 7ra, aldez aurretik jakinarazita.

KASEDAKO UDALA.

Kartelak: udal eraikinetako kanpoaldea eta Ekialdeko plaza, betiere erraz kentzeko moduan jartzen badira, eta itsatsi gabe.

Merkatuko plazan taula berezi bat dago horretarako, udaletxeko beheko solairuan.

LEATXEKO UDALA.

Kartelak: iragarki-taula.

Lokalak: Leatxeko Aisialdiko Elkartea, lanegun guztietan, 18:00etatik 21:00etara.

LEDEAKO UDALA.

Kartelak: iragarki-taulak, herrian sakabanatuta.

Lokalak: Ledeako gizarte eta kultur etxea (Escuelas kalea 2, Ledea).

LUZAIDEKO UDALA.

Lokalak: Luzaideko udaletxeko zinema aretoa (erabilera anitzeko aretoa) erabiltzen ahalko da mitin politikoetarako. Horretarako, aldez aurretik eskaera idatzia zuzendu beharko zaio Luzaideko Udalari, eguna eta ordua adierazita, erabil daitekeela ziurtatzeko.

NOAIN ELORTZIBARKO UDALA.

Kartelak: Jakako errepideko kalea 4, Errege kalea 61, Errege kalea San Frantzisko Xabier plazaren parean, Noaingo Los Arcos kalea, Bidezarra futbol zelaia (sarreraren ondoan), San Migel plazako 5.

Lokalak: Ikustegia gizarte etxea (Aireportuko errepidea 1, Noain); hauteskunde kanpainaren egun guztietan, 19:00etatik 21:00etara.

OTSAGABIAKO UDALA.

Kartelak: Blankoa plazan dagoen taula (portxeak).

Lokalak: Gizarte eta kultur etxea, egunak aldez aurretik erreserbatuta (Zatalarrañas kalea z.g.).

ZANGOZAKO UDALA.

Kartelak: hiri barneko hainbat tokitan dauden udal karteldegiak.

Lokalak: kultur etxeko hitzaldi aretoa (Alfonso el Batallador kalea 20, 1. solairua, Zangoza). Lokala erreserbatzeko, eskaera igorri beharko da honako helbide elektroniko honetara: infocultura@sanguesa.es. Lokala dohainik erabiltzeko erreserbatzen ahalko da astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

TEBAS-MURU ARTEDERRETAKO UDALA.

Kartelak: kartelak eta hauteskundeetako propaganda dohainik jartzeko taulak eta farolak ditu.

Lokalak: ez dauka lokal bakar bat ere hauteskunde ekitaldiak egiteko prestatuta.

ARANGURENGO UDALA.

Kartelak: Arangurengo herrietan dauden argiteria publikoko paldoak.

–Lezkairu etorbidea, Aranguren Ibarra biribilgunea: 16 + 12 = 28 farola.

–Anaitasuna etorbidea + Mercadona tartea - Mutiloarteko amaiera: 27 + 41 = 68 farola.

Iruñeko etorbidea: 36 farola.

–Mugartea etorbidea: 37 farola.

–San Saturnino kalea - Eguzki Ezkibel: 48 farola.

–Ibaialde pasealekua (ingurabidearen paraleloan): 37 farola.

–Ibaialde pasealekua (ibaia - musika eskola - ingurabidea): 27 farola.

Banderatxoen sistema erabiliko da kartelak zintzilikatzeko.

Lokalak:

–Erabilera anitzeko aretoa (San Pedro plaza, Mutiloa); 54 lagunentzako edukiera.

–Kultur etxea (Eguzki plaza, Mutiloa); 162 lagunentzako edukiera.

Bestalde, kanpainako ekitaldiak egiteko (jaimak jartzea) erreserbatzen diren leku publikoak (igandeetan izan ezik) ibarreko herrietako plazak dira, eta Mutiloan, berriz, honako hauek:

–Mutiloa plaza: udaletxeko fatxadaren eta frontoiaren artean.

–Eguzki plaza: kultur etxearen kanpoko aretoaren aurrean, lorategiaren ondoan.

–Ibaialde pasealekuko plaza: autobus geltokiaren ondoan.

–Aranguren Ibarreko plaza: eserlekuen eta bidegorriaren artean, autobus geltokiaren ondoren, 12. eta 15. zenbakien artean.

–Santxiki pasealekua: lakuaren ondoan.

EGUESIBARKO UDALA.

Kartelak: ibarreko kontzejuetako eta leku hauetako iragarki-tauletan eta -paneletan: Altzuza, Ardatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Erantsus, Gorraitz, Ibiriku, Olatz, Sagaseta, Sarriguren eta Uztarrotz.

Lokalak:

1.–Errizar gela, herri zaharrean (Sarriguren-Eguesibar).

–Erabiltzen ahal diren tokiak: 80 gutxi gorabehera.

–Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

–Erabilgarri dago astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00ak arte.

2.–Oihanburu gela, Errege Bardea 78-84 (Sarriguren-Eguesibar).

–Erabiltzen ahal diren tokiak: 50 gutxi gorabehera.

–Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Erabilgarri dago astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 22:00ak arte.

3.–Sarrigurengo ikastetxe publikoko erabilera anitzeko 1. gela.

–Erabiltzen ahal diren tokiak: 100 gutxi gorabehera.

–Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Erabilgarri dago astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30ak arte.

Iragarkiaren kodea: J2406913