87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Udalbatzako kideen ordainsariak

Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, araubide hau onetsi zuen udalkideendako bilkura-sariei dagokionez:

Lehenengoa.–Ez da inolako ordainsaririk finkatuko karguan jarduteko dedikazioagatik.

Bigarrena.–Bilkura-sari bat egonen da udalaren osoko bilkuretara eta gainerako kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik. 135 eurokoa izanen da, benetan bertaratu den bilkura bakoitzeko.

Hirugarrena.–Udalkideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute, karguan aritzeak eragindako egiazko gastuen ordainetan, baldin gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren zenbatekoei.

Laugarrena.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntua.

Aguilar Kodesen, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2406088