87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidariaren bi lanpostu, lan-kontratudunen araubidean eta aldizkako langile finko gisa. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera

Burutzaren 2024ko otsailaren 14ko 2024-0024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen gidariaren bi lanpostu (D mailakoak), aldizkako langile finkoen araubidean eta Mairagako Mankomunitateko hondakinen atalaren zerbitzura. Deialdia argitaratu zen 2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14an.

Eskabideak aurkezteko epea iraganda, eta deialdiaren 4.1. oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezko da deialdiko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Ildo horretatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako arrazoi batzuk direla medio, José Antonio Echeverría Cerdanek eskatu du prozedura honetan ez parte hartzea eta deialdiko kalifikazio-epaimahaiko kide ez izatea.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2024ko apirilaren 23ko 2024-0043 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi du; hona, ondotik, zehaztua:

Izangai onartuak:

AZCONA PEREZ OIHAN

BALLAZ BARRIOS JON

CORDEU ELIA ENEKO

ESLAVA URÍO JOSÉ JAVIER

IBAÑEZ BRAÑA JOSÉ MARÍA

GOÑI HERNÁNEZ IGNACIO

IGARRETA MARTÍNEZ ÁNGEL MARIA

JIMÉNEZ IZQUIERDO DAVID

LLORENTE SUESCUN SANTIAGO

MOLINERO GARCÍA JOSE JAVIER

MUÑOZ SÁNCHEZ RAQUEL

NUIN MORENO DAVID

OSES RODRÍGUEZ OSCAR

PÉREZ DE SAN ROMAN FERNÁNDEZ DE LARRINOA IÑIGO

RODRÍGUEZ URROZ ANDONI

RUIZ SARDIÑA JESÚS

SEVILLANO LACUNZA ALBERTO

ZUAZU OSÉS DANIEL

Izangai baztertuak:

NUIN ZABALZA JULIO JOAQUÍN

Ez duelako aurkeztu nortasun agiri nazionala.

TAPIZ MEDINA CÉSAR

Gidabaimena iraungita aurkezteagatik.

ULLATE MARTÍNEZ JOSÉ JAVIER

Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria ez aurkezteagatik.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, izangai onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Orobat erabaki du deialdiaren 5. oinarria aldatzea eta kalifikazio-epaimahaiaren osaera finkatzea. Honela geratu da:

Epaimahaiburua: Carlos Alcuaz Monente, Mairagako Mankomunitateko burua.

Epaimahaikidea: Luis Santesteban Arana, Mairagako Mankomunitateko arlo teknikoko burua.

Epaimahaikidea: José María Alcuaz Zaratiegui, Mairagako Mankomunitateko hondakin ataleko arduraduna.

Epaimahaikidea: Luis Usoz Josué, Mairagako Mankomunitateko taldeen koordinatzailea eta langileen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Julen Jiménez Jiménez, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.

Tafallan, 2024ko apirilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2406534