87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko apirilaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoaren aldaketa, eta jendaurrean edukitzea hamabost egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2024ko apirilaren 11n.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2405932