87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Egoitza elektronikoaren helbidea aldatzea

Ultzamako Udaleko Alkatetzak, apirilaren 15eko 68/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Ultzamako Udalaren egoitza elektronikoaren helbidea aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://ultzama.tecnosoluciones.es. Ultzamako Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da argitaratze horren biharamunetik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, salbu 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2406133