87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ordezkari gisa diharduten langileen zerrenda

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko martxoaren 21ean:

RAL 21-MAR-24 (6/GM).

«Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea indarrean jartzeak agertoki berri bat ekarri zuen administrazio publiko guztien funtzionamenduan, eta administrazio erabat elektronikoaren aldeko apustua egin zuen.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egin behar direla, eta hori nahitaezkoa da pertsona juridikoei zuzendutako jakinarazpenetarako. Gainera, administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotzen diren kanal eta aplikazio telematikoen bidez egin behar dituzte jakinarazpenak, eta pertsona juridikoek ez bezalako tratamendua izan behar dute, haien bestelako izaera juridikoa dela-eta.

Lege-eskakizun horiek direla-eta, Iruñeko Udalaren zerbitzura dauden pertsona jakin batzuek ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar dute, eta hainbat udal-ebazpenen bidez, udalerrian zerbitzuak ematen dituzten zenbait pertsonari Udalaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko baimena eman zaie, izendapen horiek egokitzat jotzen denean ezeztatzen ahalko direlarik.

Adierazitakoarekin bat etorriz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 124.4.ñ artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau EBAZTEN DUT:

1.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten, Iruñeko Udalaren ordezkari izaera duten pertsonen zerrenda, honako hauek osatzen dutena:

Alberto Calvo Azagra

Miguel Ángel Cuesta Jorquera

Elisa Terroba Serrano

Benita Soteras Ramírez

Ángela Sanz Rives

María Isabel Segura Martínez

Mónica Lana Elola

Fernando Antomás Osés

Fermín Tomás Bacaicoa Barno

Víctor Martínez Espronceda

Antonio Armendáriz García

Juan Luis Guijarro Salvador

Ana María Jiménez Marco

Víctor Javier Sarasa Astráin

Eva María Echarri Osinaga

Laura Itoiz Marrauren

María Concepción Eugui Iraizoz

Miren Eukene Madoz Sánchez

Margarita Moreno Fernández

Víctor Manuel Piñero Larrasoaña

Miguel Ángel Sánchez Díez de Ulzurrun

Iñaki Apezteguía Luquin

Amaya Valls Esparza

Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta

María Pilar Pardo Solano

Antonio José Quesada Arraiz

Arantxa Campo Mayo

María Victoria Borja Etayo

Carlos Eguizábal Villanueva

Aitor Navarro Aristorena.»

Iruñean, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2406146