87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ordezkapen-araubidea

Iruñeko Udaleko ALKATEAK honako dekretu hau onetsi zuen 2024ko martxoaren 27an:

DAL 27-MAR-24 (2/AL).

«BAT ETORRITA Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan, eta 2024ko urtarrilaren 22az geroztik indarrean dagoen Udal-antolaketari buruzko (DAL 15-ENE-24 (3/AL) Dekretuan ezarritakoarekin, zeina DAL 22-ENE-24 (1/AL) eta DAL 19-FEB-24 (1/AL) bidez aldatu baitzen, eta DAL 22-ENE-24 (3/AL) bidez erabaki eta DAL 13-FEB-24 (1/AL) bidez aldatutako eskuordetze orokorrei buruz ezarritakoarekin, honako hau XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.–Haren kargua hutsik badago edo gaixorik badago, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako abstentzio-arrazoietako bat gertatzen bada, edo errekusatzea onartu bada, honako ordezkapen-araubide hau aplikatuko da:

a) ZINEGOTZI ORDEZKARIAK.

Alkatetzak eskuordetutako eskumenak erabiliz erabakiak hartzeko, kasuan kasuko zinegotziaren alorreko zuzendariek ordezkatuko dituzte zinegotzi ordezkariak.

Haien esanetara Alorreko zuzendaritza bat baino gehiago dituzten zinegotzi ordezkarien kasuan, zuzendari horietako edozeinek ordezkatzen ahalko ditu.

b) GERENTZIA ETA ZUZENDARITZAK.

1.–Oro har, ebazpenak onartuta egiten ez diren eginkizunetarako, kasuan kasuko unitate organikoei esleitutako idazkari teknikoek ordezkatuko dituzte zuzendariak.

2.–Alkateak eskuordetutako eskumenak erabiliz erabakiak hartzeko,

–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria eta Giza Baliabideetako zuzendaria elkarren ordezko izanen dira.

–Alkatetza Kabineteko zuzendaria eta Komunikazio Instituzionaleko eta Gardentasuneko zuzendaria elkarren ordezko izanen dira.

–Kudeatzailea Alkatetzaren Kabineteko zuzendariak ordezkatuko du.

–Kudeatzaileak ordezkatuko du Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Zuzendaria Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendariak ordezkatuko du.

c) IDAZKARITZA TEKNIKOAK.

Idazkari teknikoek elkar ordezkatuko dute, edo, hala badagokio, Aholkularitza Juridikoko legelariek edo zuzenbideko lizentziadunek ordezkatuko dituzte (ahal dela, Alor horretako aholkularitza-lana esleitua dutenek).

d) OSOKO BILKURAKO IDAZKARITZA.

Aholkularitza Juridikoko legelari edo zuzenbideko lizentziadunek ordezkatuko dute Osoko Bilkurako idazkaria, Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaritzak ezarritako izendapen-hurrenkeraren arabera.

e) TOKIKO GOBERNU BATZARREKO IDAZKARITZA.

Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi idazkariak bilkuraren batean batzordeburua izan behar badu, haren ordezkoetako batek ordezkatuko du, izendapen-hurrenkeraren arabera. Azken horiek ere ez badaude, Tokiko Gobernu Batzarrean dagoen zinegotzi gazteena izanen da ordezkoa, baldin eta lehendakari-lanetan ari ez bada.

f) TOKIKO GOBERNU BATZARRARI LAGUNTZEKO ORGANOAREN TITULARRA.

Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularra Aholkularitza juridikoko legelariek edo zuzenbideko lizentziadunek ordezkatuko dute, Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaritzak ezarritako izendapen-hurrenkeraren arabera.

Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari horren berri ematea ere

Alkatetzaren Dekretu honek indarrik gabe utziko ditu 2020ko uztailaren 15eko (2/AL) eta 2024ko urtarrilaren 10eko (6/AL) alkatetza dekretuen bidez xedatutako eskuordetzeak, eta onesten den egunean hartuko du indarra.»

Iruñean, 2024ko apirilaren 2an.–Jarduneko alkatea, Jose Martin Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L2406131