87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2024ko otsailaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2024. urterako aurrekontua.

Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 242.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 29.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 61.402,14 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 503.900 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 94.410 euro.

7. kapitulua.–Dirulaguntzak: 383.955 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.314.667,71 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 256.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 463.294,72 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 64.550,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 525.822,99 euro.

Gastuak, guztira: 1.309.667,71 euro.

Oteitzan, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2406174