87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko apirilaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olaztiko Udalaren 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Olaztin, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2406170