87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko apirilaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Olaztin, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2406169