2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTXOBIKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Otxobiko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko apirilaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hau guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. Artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. Artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru legea) xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Otxobin, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Miren Mirari Zestau Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2406101