87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Jendaurrean jartzea Udala UEMAn, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, sartzeko erabakia

Lakuntzako Udalak, 2024ko martxoaren 21eko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

–UEMAn, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, sartzeko eta Mankomunitatearen Estatutuak onartzeko asmoa adieraztea.

–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Udaleko iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Estatutuen 23. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Erabaki hau behin betikoa izango da jendaurreko epean ez badago alegaziorik.

Lakuntzan, 2024ko apirilaren 9an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2406024