87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 18an, 2024ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu dira 2024ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 67.150,74 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.200,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 39.560,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 94.167,22 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.183,61 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 172.593,22 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 384.854,79 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 15.372,64 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 54.149,44 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.080,91 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.960,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 188.895,97 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.110,00 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 325.568,96 euro.

Uharte Arakilen, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2406006