87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Deialdi bat iragartzen da, bete dadin Corellako bake epaile titularraren kargua; hori dena, bete daitezen Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak (aipatutako erregelamendua bake epaileei buruzkoa da).

Izendatua izateko baldintzak dira uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak (Botere Judizialaren Lege Organikoa), baina ez da beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea.

Interesdunek eskabidea aurkez dezakete hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera; bertan adierazi beharko dute betetzen dituztela aipatutako 31/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak. Orobat, behar diren agiriak erantsi beharko dituzte, horien bidez frogatzeko eskabidean jarritakoa, titulazio akademikoaz, esperientziaz eta merezimenduez. Horrez gain, izangaiek memoria labur bat gehitu beharko dute, arrazoitzeko hautagai izateko beren egokitasuna, eta adierazteko kontuan hartu beharrekotzat jotzen duten beste zernahi.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoaren bidez hautatu beharko du bake epaile titularra, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, betiere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Udalbatzak libreki hautatuko du, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile titularraren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen duen pertsonaren izendapena geldituko da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoaren esku.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Corellan, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2406137