87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Akats zuzenketa, 2023ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Akatsak ikusi dira 2024ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, argitaratutako iragarki batean, eta honako honen bidez zuzentzen da, honela:

Honela dioen tokian:

"12. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua-atezaina. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik".

Honela behar du:

"12. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua-atezaina. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik".

Honela dioen tokian:

"14. lanpostua: mantentze-lanetako ofiziala-brigadako arduraduna. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %60; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %3,36; mailaren osagarria: %12; lanaldia luzatzearen osagarria: %10; eta arrisku bereziaren osagarria: %5. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa, barne-igoera. Egoera: hutsik".

Honela behar du:

"14. lanpostua: mantentze-lanetako ofiziala-brigadako arduraduna. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %60; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %3,36; mailaren osagarria: %12; lanaldia luzatzearen osagarria: %10; eta arrisku bereziaren osagarria: %5. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa, barne-igoera. Egoera: jardunean".

Honela dioen tokian:

"87.–Zerbitzu anitzetako enplegatua-lorezaina. Alejandro Garcés Diego. Antzinatasuna: 2020-01-15".

Honela behar du:

"87.–Zerbitzu anitzetako enplegatua-lorezaina. Alex Garcés Diago. Antzinatasuna: 2020-01-15".

Castejonen, 2024ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2405995