87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2024ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan; zehazki 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan; zehazki, 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan.

Jendaurreko informazio zein alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an, eta Udalaren ediktuen taulan.

Hamabost eguneko epea iragan da inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe, beraz behin betiko onetsita geratzen da 2024ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrien aldaketa, zehazki 6., 11., 20. eta 29 bis oinarriena; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legea). Honela idatzita geratzen dira aldatutako oinarriak:

6. oinarria.–Lotura juridikoa.

1.–Gastuetarako kredituak soilik erabiliko dira haien xede berariazkorako, hots, aurrekontu orokorrean edo behar bezala onetsi diren aldaketetan baimendu diren xede berariazkorako, eta horien izaera mugatua eta loteslea izanen da. Hortaz, ezin izanen da gastu konpromisorik hartu baldin zenbatekoa kreditu horiena baino handiagoa bada, eta aipatu arau hori urratzen duten erabaki, ebazpen eta egintza administratiboak zuzenbide osoz deusezak izanen dira, eska daitezkeen erantzukizunak galarazi gabe. Muga hori betetzen den jakiteko, hurrengo apartatuan ezarritako lotura juridikoaren maila egiaztatuko da.

2.–Hauek dira lotura juridikoaren mailak:

Pertsonal-gastuak (1. kapitulua):

a) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

b) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu bat).

c) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1), honako salbuespen hauekin:

–Aurrekontu-aplikazio zabalgarriak.

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak (2. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, artikulua (2 digitu), honako salbuespen hauekin:

–20. artikulua. "Errentamenduak".

–21. artikulua. "Konponketak, mantentze-lanak eta kontserbazioa".

Kasu horietan, lotura kapitulu mailakoa izanen da (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1), honako salbuespen hauekin: -11. gastu-politika, "Gobernu Organoak", lotura gastu-politikaren mailan izanen da (2 digitu).

–Aurrekontu-aplikazio zabalgarriak.

Finantza-gastuak (3. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Transferentzia arruntak (4. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, artikulua (2 digitu). Musika eskolarako, lotura kapitulu mailakoa izanen da (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Inbertsio errealak (6. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, artikulua (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako, lotura kapitulu mailakoa izanen da (1 digitu).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Finantza-aktiboak (8. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Finantza-pasiboak (9. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1)."

11. oinarria.–Kreditu zabalgarriak

1.–Aurrekontuko kontsignazioen mugatzea ezertan eragotzi gabe, sarrera-aurrekontuan aurreikusitakoak baino eskubide handiagoak irmoki aitortzen direnean, horiek eragindako gastuen aurrekontu-aplikazioa automatikoki handitu ahal izanen da. Alde horretatik, zabalgarriak diren gastuen aurrekontu-aplikazioak eta haiei dagozkien diru-sarrera kontzeptuak honako hauek dira:

–Udala.

GASTUEN AURREKONTU-APLIKAZIOAK

DIRU-SARREREN KONTZEPTUAK

Auditorioan bestelako ekitaldiak kontratatzea (51 33391 22799)

Auditorioko jardueren tasak eta prezio publikoak (3440003)

Auditorioan bestelako ekitaldiak kontratatzea (51 33391 22799)

Auditorioko aretoak alokatzea (5410002)

20. oinarria.–Gastua baimentzea.

4.3. eta 4.5. apartatuak aldatzen dira.

4.3. 100,00 eurotik 300,00 eurora bitarteko erosketak. Ahal bada, aurrekontu bat erantsiko da. Erosketen Atalak baimendu behar du.

4.5. 1.000,00 eurotik goitiko erosketak. Txartelak erantsiko ditu bi aurrekontu gutxienez, IFK edo NANa adierazita eta prezioak banakatuta. Erosketen Atalak aurrekontu gehiago eskatzen ahalko ditu kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzeko. Kontu-hartzailetzak fiskalizatuko ditu, eta ondoren Erosketen Atalak baimendu.

Hurbileko merkataritza sustatzeko, hornitzaileak Barañaingoak izatea lehenetsiko da.

Abenduaren 11 izanen da ekitaldiko azken eguna erosketa txartelak aurkezteko, eta urte amaiera arteko erosketak aurreikusi beharko dira, eskaera data hori baino lehen egiteko."

29 bis oinarria.–Hona hemen behin betiko aldatu diren dirulaguntza izendunak:

AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

KONTZEPTUA

2024KO
BEHIN BETIKO
ZENBATEKOA

(eurotan)

21 43901 48200

Asociación T.C.M. El Lago elkartea

Bararte proiektuaren dirulaguntza

22.000,00

51 3391 44900

Barañain Audiotorioa Fundazioa

Lankidetzan aritzeko hitzarmena-programa

0,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2405984