87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2024ko udal aurrekontuaren behin betiko onespena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 40.329,88 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 29.083,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 125.970,45 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9.177,22 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 21.042,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 229.602,55 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 26.329,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 81.534,62 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.394,87 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 75.209,64 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 5.134,42 euro.

Gastuak, guztira: 229.602,55 euro.

Artazun, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2405933