87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2024 aldaketa Udal honek 2024ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Aipatu espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aldaketaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2405993