87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legeari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta haiekin bat heldu diren gainerako legeei,

EBATZI DUT:

Baimena ematea ezkontza zibila egiteko Artaxoako udaletxean, 2024ko maiatzaren 3an, eta Udal honetako zinegotzi María Teresa Jurio Vidarteri eskuordetzea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena. Ebazpen hau sinatzen denetik jarriko da indarrean eskuordetze hori.

Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2405978