87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2024ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan. Jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

Gastuak:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 11.320,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 99.046,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.650,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.595,00 euro.

Gastuak, guztira: 146.611,00 euro.

Diru-sarrerak:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 51.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50.761,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 35.350,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 146.611,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da aurrekontuaren behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2405945