87. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Udalbatzako kideen ordainsariak

Arasko Udalak, 2024ko martxoaren 19ko ohiko osoko bilkuran, ordainsarien honako araubide hau onetsi zuen udalkideentzat:

Lehenengoa.–Udalkideei ordaintzea 2023ko 2. seihilekoari dagozkion ordainsariak, 2023ko lehen seihilekoko zenbateko berberekin.

Bigarrena.–Udalkideen ordainsari gordinak honako hauek izanen dira 2024an:

Alkatetza: 8.000 euro gordineko konpentsazioa urtean, barne hartuta gai publikoetan parte hartzeagatik izandako gastuen ondoriozko kalte-ordainak edo bestelako ordainketak.

Zinegotziak: bakoitzak 4.000 euro gordin urtean, gai publikoetan parte hartzeagatik sortutako gastuen kontzeptuan (bilkura-sariak, kalte-ordainak edo beste ordainketa batzuk). Zenbateko hori gero aldatu ahal izanen du Udalbatzak, zinegotziren batek, justifikatu gabe, dagozkion eginkizunak betetzen ez baditu.

Kostu handiko salbuespenezko joan-etorriren bat gertatuz gero, aparte ordainduko litzateke.

Zenbateko horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZ) dagokion atxikipena aplikatuko zaie (%2).

Hirugarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara dadila.

Arasen, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2405987