86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 10ean hartua, Urrozko Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

Ezinezkoa izan denez Urrozko Udaleko udalbatza osatzea, ez baitira horretarako aurkeztu urriaren 2ko 758/2023 Errege Dekretuaren bidez deitutako tokiko hauteskunde partzialetan aukeratutako hautagaiak, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak izendatzea Kudeaketa Batzordea, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluan eta Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. 758/2023 Errege Dekretuaren bidez tokiko hauteskunde partzialetarako deialdia egin zen apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Urrozko Udalaren Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Daniel Saldías Murillo jauna, María Elizondo Echeguía andrea, Unai Madariaga Iribarren jauna, Josu Zozaia Ubiria jauna eta Francisco Javier Urroz Tellechea jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Urrozko Udalari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2405791