86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 116. lurzatian. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2024ko martxoaren 27an egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen; hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea Alicia Sanz de Acedo Perezek aurkeztutako hiri-jarduketarako plan berezia, Obanosko 2. poligonoko 116. katastro-lurzatiaren hirigintzako baldintzak aldatzeari buruzkoa.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta haren argitalpena agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin.

3.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezko jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik hobekien gauzatzeko.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.

Obanosen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406072