86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2022ko azaroaren 24ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez bete zitezen hornidurako mantentze-lanetako ofizialaren 3 lanpostu (deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari,

Honako hau erabaki zuen Tuterako Udalaren Ur Batzordeak 2024ko martxoaren 25ean:

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–Honako hauek izendatzea, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzura aritu daitezen, funtzionarioen araubidean, hornidurako mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuan (C maila):

José Angel Aragón Pelarda (0502C06503 kodea plantilla organikoan).

Angel Luis Antón Agramonte, (0502C06501 kodea plantilla organikoan).

Ignacio Acarreta Fernandez, (0502C06506 kodea plantilla organikoan).

Bigarrena.–2024ko maiatzaren 1a izanen da lanpostu hutsez jabetzeko eguna, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Hirugarrena.–Aditzera ematea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2024ko apirilaren 11n.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2405954