86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ELORTZIBARKO JULIÁN GAYARRE MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskola Udal Patronatuko buruak, 2024ko apirilaren 15eko ebazpen baten bidez, patronatuaren zerbitzura lan-araubidean arituko direnen izendapena eman zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean sartutako lanpostuetan.

Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskola Udal Patronatuko buruak 2022ko azaroaren 29an emandako ebazpen baten bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), deialdi bat onetsi zen, xedea izanik merezimendu-lehiaketaren bidez bete zitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Patronatuko buruak 2023ko otsailaren 13an emandako ebazpen baten bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zer izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zer izangai sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea langile lan-kontratudun finko, Julián Gayarre Musika Eskola Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko:

–Marta Eslava Uruñuela.

–Marta Moreno Ibarrola.

–Asier Egües Ascunce.

–Alberto Mediavilla Fernández.

–Ramón García Lara.

–Laura Álvarez Berango.

–Beatriz Díaz Urtasun.

–Marta Lardiés Galarreta.

2. Adierazitako lanpostu hutsak honako pertsona hauei esleitzea:

–Marta Eslava Uruñuela: 1.3. lanpostua. Zeharkako txirulako irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala, %75,02koa.

–Marta Moreno Ibarrola: 1.8. lanpostua. Musika-hizkuntzako irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

–Asier Egües Ascunce. 1.10. lanpostua. Gitarra elektrikoko irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala, %50ekoa.

–Alberto Mediavilla Fernández. 1.11. lanpostua. Tronboi lerragailudungo irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala, %50,8koa.

–Ramón García Lara: 1.13. lanpostua. Pianoko, akonpainamenduko, harmoniako eta talde inprobisazioko irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala, %53,30ekoa.

–Laura Álvarez Berango: 1.14. lanpostua. Koruen zuzendaria. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

–Beatriz Díaz Urtasun. 1.17. lanpostua. Tronpetako irakaslea. Lan-araubidekoa. Lanaldi partziala, %47,73koa.

–Marta Lardiés Galarreta: 1.18. lanpostua. Eskolazain-harreragilea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

3. Izendatutako pertsonek 2024ko maiatzaren 3an jabetu beharko dute lanpostuaz, goizeko 10etatik aurrera eta aurreko zerrendako hurrenkeraren arabera.

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2024ko apirilaren 15ean.–Noain Elortzibarko Musika Eskola Udal Patronatuko burua, Francisco José Zuza Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2406106