86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, D mailako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 17ko 2357/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen D mailako garbitzailearen lanpostu hutsak (0513D07503 eta 0813D07505 kodeak) merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren prozesua (deialdia argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuari. Prozesua bukatutzat ematen da, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.

Hortaz, Alkatetzaren apirilaren 10eko 1281/2024 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DA:

Lehenbizikoa.–Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea honako izangai hauek, garbitzailearen lanpostuan ari daitezen:

–Lucas Salvatierra, María Dolores (0513D07503 kodea plantilla organikoan).

–Añón Albisu, María Begoña (0813D07505 kodea plantilla organikoan).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko apirilaren 18an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Tuterako Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2405964