86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, alkateak, 2024ko apirilaren 3ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen Katherine Pérez Arellano izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 11n).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Melidan, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2406098