86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA
–ISIDORO FAGOAGA UDAL MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA–

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2024ko apirilaren 10ean "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak egindako bileran, ondoan eta osoki idatzirik dagoen akordioa onartu zuen:

2021eko abenduaren 29an, "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu zen 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak, eta hartan aurreikusten da egitea administrazio publikoetan behin-behineko enplegua egonkortzeko prozesu bat.

Maiatzaren 12ko 129/2022 Alkatearen Ebazpenaren bidez onetsi zen Berako Udalaren eta "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatuaren (Udalaren menpeko erakunde autonomoa) 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Aipatu ebazpena 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17koan, argitaratu zen (akats zuzenketa 124. NAOn).

Gero, onetsi zen 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan. Osoko bilkuraren 2022ko urriaren 19ko erabakiaren bidez, toki erakunde hau partez atxiki zitzaion uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari.

Azaroaren 3ko 291/2022 Alkatearen Ebazpenaren bidez onartu zen "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoak egindako kudeaketa-esleipena eta haren arauak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak betetzeko, 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Aipatu ebazpena 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8koan, argitaratu zen.

Azaroaren 11ko 298/2022 Alkatearen Ebazpenaren bidez onetsi zen "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, 20/2021 legean xedatutakoaren arabera. Aipatu ebazpena 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan, argitaratu zen.

Hautapen-prozesua bideratu eta merezimendu-lehiaketa amaitu ondoren, hautapen-prozesuko epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin amaitu ere, puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek honako hauek frogatzen dituzten dokumentuak aurkeztu dituzte: nortasuna, osasun txosten ofiziala, funtzio publikoetan jarduteko desgaituta edo etenda ez egotearen eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotearen adierazpen solemnea, eta Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioa eta Legeak onartzeko eta karguaren berezko betebeharrak zintzoki betetzeko zin egitea edo hitza ematea.

Beraz, izangaiek oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da erabakia hartzea, lanpostuen jabetza hartzeko proposatutako hautagaiak izendatzeko xedez.

Deialdiko 11. oinarria betez, "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak honako hau

ERABAKI DU aho batez:

1. Berako "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatuaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko izendatzea honako hauek: Nerea Perez Beltran, Araitz Vizcay Villanueva, Erlantz Carrion Redondo eta María Esther Irazoqui Alzuguren.

2. Honako lanpostu huts hauek esleitzea:

2.1. Akordeoi eta trikitixa irakaslea (2 zenbakidun plaza plantilla organikoan), B maila, lanaldiaren %86,81, Nerea Perez Beltrani.

2.2. Gitarra irakaslea (3 zenbakidun plaza plantilla organikoan), B maila, lanaldiaren %70,83, Araitz Vizcay Villanuevari.

2.3. Tronpeta irakaslea (8 zenbakidun plaza plantilla organikoan), B maila, lanaldiaren %21,53, Erlantz Carrion Redondori.

2.4. Administrari laguntzailea (11 zenbakidun plaza plantilla organikoan), D maila, lanaldiaren %50,00, María Esther Irazoqui Alzugureni.

3. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 15ean jabetu beharko dira lanpostuaz. Horretarako, dagokion lan-kontratu finkoa formalizatuko da, edo, hala badagokio, egungo kontratuaren datuak aldatuko dira, 2024ko maiatzaren 15etik aurrera.

Data horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez denak deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Izendapen eta kontratazio erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Berako Udalaren iragarki-taula elektronikoan eta Egoitza Elektronikoaren gardentasun ataleko deialdiaren web-fitxan.

5. Erabaki hau helaraztea Berako Udalari eta lan-aholkularitzari, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Beran, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2406145