86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA, urriaren 25eko 227/2023 Foru Dekretuaren aurka jarritako 44/2024 prozedura arruntean. Foru dekretu horren bidez, onesten da Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi, ordutegi eta ordainsarien erregelamendua.

Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 3569E/2024 Ebazpenaren bidez, agindua ematen da administrazio-espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzeko, eta interesdun guztiak epatzeko A.I.I.J.k eta beste batzuek urriaren 25eko 227/2023 Foru Dekretuaren aurka jarritako 44/2024 prozedura arruntean (227/2023 Foru Dekretua, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi, ordutegi eta ordainsarien erregelamendua onartzen duena).

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2406019