86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

128/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2024-2025 ikasturterako onartzeko prozesuaren egutegia, Lanbide Heziketako ikasketetako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Hezkuntzako kontseilariak eman apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduak arautzen eta garatzen du ikasleak onartzeko prozesua, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, funts publikoekin finantzatutako ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetan zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletan, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean baimena duten ikastetxe publikoetan eta entitate nahiz ikastetxe pribatuetan ere ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sisteman eskaintzen diren A, B eta C graduetan. Hala, foru agindu horren 4.5 artikuluak ezartzen du 2024-2025 ikasturterako onartzeko prozesua hasiko dela horren xede diren ikasketa eta heziketa zikloen gaineko eskumena duen zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2024-2025 ikasturterako onartzeko prozesuaren egutegia, Lanbide Heziketako ikasketetako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko. Egutegia ebazpen honen 1. eranskinean dago jasota.

2. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

ERANSKINA.–IKASLEAK 2024-2025 IKASTURTERAKO ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. LANBIDE HEZIKETAKO OINARRIZKO ZIKLOAK. LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ZIKLOAK

Lanbide Heziketako oinarrizko zikloetan onartzeko prozesua

1. Onartzeko prozesu arrunta.

OINARRIZKO MAILA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-orriak aurkeztea)

Maiatzaren 13a

Maiatzaren 17a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte
(aurkezpen telematikoa)

EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera kontsultatzea

Ekainaren 3a

EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera erreklamatzea/zuzentzea

Ekainaren 4a

Ekainaren 17a

EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin betiko egoera

Ekainaren 19a

Honako hauek aurkezteko epea:

–Ikaspostuak gordetzeko frogagiriak, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

–Oinarrizko zikloetan inskribatzeko azken proposamena

–Bertaratze-ehunekoaren ziurtagiria

Ekainaren 4a

Ekainaren 17a

14:00ak arte
(aurrez aurre egin behar da)

Oinarrizko zikloetan sartzeko notaren frogagiria aurkezteko epea

Ekainaren 17a

Ekainaren 20a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 25a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 1a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 2a

Uztailaren 5a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 15a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 16a

Uztailaren 18a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 22a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 23a

Uztailaren 24a

14:00ak arte

2. Ohiko epetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaera ikasturtea hasi aurretik egiteko aldia: Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 27a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Abuztuaren 28a

Abuztuaren 29a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte
(aurkezpen telematikoa)

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 2a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 3a

Irailaren 3a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 5a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 6a

Irailaren 6a

14:00ak arte

3. Haurrak ohiko epetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi ondoren egiteko aldia: Ikaspostu libreak esleitzea.

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 1. argitalpena

Irailaren 16a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Irailaren 17a

Irailaren 17a

14:00ak arte

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 1. argitalpeneko esleipenen zerrenda argitaratzea

Irailaren 18a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 1. argitalpeneko esleipenen zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Irailaren 19a

Irailaren 19a

14:00ak arte

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 2. argitalpena

Irailaren 23a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Irailaren 24a

Irailaren 24a

14:00ak arte

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 2. argitalpeneko esleipenen zerrenda argitaratzea

Irailaren 25a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 2. argitalpeneko esleipenen zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Irailaren 26a

Irailaren 26a

14:00ak arte

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 3. argitalpena

Irailaren 30a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 3. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Urriaren 1a

Urriaren 1a

14:00ak arte

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 3. argitalpeneko esleipenen zerrenda argitaratzea

Urriaren 2a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 3. argitalpeneko esleipenen zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Urriaren 3a

Urriaren 3a

14:00ak arte

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 4. argitalpena

Urriaren 7a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 4. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Urriaren 8a

Urriaren 8a

14:00ak arte

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 4. argitalpeneko esleipenen zerrenda argitaratzea

Urriaren 9a

Esleitzeko diren ikaspostu libreen 4. argitalpeneko esleipenen zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Urriaren 10a

Urriaren 10a

14:00ak arte

Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloetan onartzeko prozesua

1. Onartzeko prozesu arrunta.

ERDI MAILA - GOI MAILA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-orriak aurkeztea)

Apirilaren 29a

Maiatzaren 10a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte
(aurkezpen telematikoa)

Gaitasun artistikoaren proban inskribatzeko epe arrunta (Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetarako)

Apirilaren 29a

Maiatzaren 10a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte
(aurkezpen telematikoa)

EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera kontsultatzea

Ekainaren 3a

EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin-behineko egoera erreklamatzea/zuzentzea

Ekainaren 4a

Ekainaren 17a

EDUCAn erregistratutako inskripzio-orriaren behin betiko egoera

Ekainaren 19a

ERDI MAILA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Honako hauek aurkezteko epea:

–Ikaspostuak gordetzeko frogagiriak, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

–Gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren frogagiria aurkezteko epea (Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukera bat hautatu bada)

Ekainaren 4a

Ekainaren 17a

14:00ak arte
(aurrez aurre egin behar da)

Erdi mailako zikloetara sartzeko notaren frogagiria aurkezteko epea

Ekainaren 17a

Ekainaren 20a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

Sarrerako baldintza aldatzeko epea

Ekainaren 17a

Ekainaren 21a

14:00ak arte
(aurrez aurre egin behar da)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 25a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea (onartze prozesu arrunteko 1. fasea)

Uztailaren 1a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 2a

Uztailaren 5a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea (onartze prozesu arrunteko 1. fasea)

Uztailaren 15a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 16a

Uztailaren 18a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea (onartze prozesu arrunteko 2. fasea)

Uztailaren 22a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 23a

Uztailaren 24a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea (onartze prozesu arrunteko 2. fasea)

Uztailaren 29a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 30a

Uztailaren 30a

14:00ak arte

GOI MAILA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Honako hauek aurkezteko epea:

–Ikaspostuak gordetzeko frogagiriak, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

–Gaitasun artistikoaren proba aurkezteko epea (Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukera bat hautatu bada)

Ekainaren 4a

Ekainaren 17a

14:00ak arte
(aurrez aurre egin behar da)

Goi mailako zikloetara sartzeko notaren frogagiria aurkezteko epea

Ekainaren 24a

Ekainaren 27a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

Onartze prozesu arruntean parte-hartzea berresteko epea

Ekainaren 24a

Ekainaren 27a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte
(aurkezpen telematikoa)

Sarrerako baldintza aldatzeko epea

Ekainaren 24a

Ekainaren 27a

14:00ak arte
(aurrez aurre egin behar da)

Atzerriko hizkuntzaren B1 mailaren edo altuagoaren egiaztagiria aurkezteko epemuga (Lanbide Heziketako goi mailako ziklo elebiduna hautatu bada)

Ekainaren 24a

Ekainaren 27a

14:00ak arte
(aurrez aurre egin behar da)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 1a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 1a

Uztailaren 3a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 15a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 16a

Uztailaren 18a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 22a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 23a

Uztailaren 24a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 29a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 30a

Uztailaren 30a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea

Abuztuaren 26a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Abuztuaren 27a

Abuztuaren 27a

14:00ak arte

2. Ohiko epetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi aurretik egiteko aldia: Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

ERDI MAILA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Egutegi bera izanen dute oinarrizko zikloetan eta erdi mailako zikloetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurek

GOI MAILA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 29a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Abuztuaren 30a

Irailaren 2a

14:00ak arte
(aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte
(aurkezpen telematikoa)

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 4a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 5a

Irailaren 5a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 9a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

irailaren 10a

Irailaren 10a

14:00ak arte

3. Ohiko epetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi ondoren egiteko aldia: Ikaspostu libreak esleitzea.

ERDI MAILA - GOI MAILA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Egutegi bera izanen dute oinarrizko zikloetan eta erdi eta goi mailako zikloetan ikaspostu libreak esleitzeko prozedurek

Iragarkiaren kodea: F2406165