86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 10ean hartua, zeinaren bidez abiarazten baita "SR bizitegi-sektorean, AA.2 Angordoiko harrera-eremuan eta SG.3 sistema orokorrean Itoizko urtegiko bazterren erabilerak arautzeko udalez gaindiko Plan Sektoriala" aldatzeko espedientearen izapidetzea, Nagoren jarduketa berriak egitea ahalbidetzeko. Aldaketa Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak sustatu du.

I.–Xedea.

Aldaketa honen xedea da jarduketa berriak ahalbidetzea Itoizko urtegiaren ingurunean, Nagore aldean. Horien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak:

–SR sektorearen bizitegi-ahalmena eguneratzea, ereduzko lurzatien tamainaren arabera eta dauden eta aurreikusten diren etxebizitza-tipologien arabera, sektorearen bideragarritasuna eta jasangarritasuna lortzeko.

–Angordoiko harrera-eremua handitzea ondoko lurrekin, aisialdi eremua handitzeko eta, hala badagokio, berrantolatzeko.

–Aukera ematea ontziak desinfektatzeko ekipamendu bat instalatzeko, urtegia nabigagarria izan dadin.

–Etorkizunean zentro nautiko bat eraiki dadin ahalbidetzea, ontziak desinfektatzeko ekipamendutik hurbil.

II.–Txosten sektorialak.

Honako hauek emaniko aldeko txostenak jaso dira espedientean: Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzua, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua, Etxebizitza Zerbitzua, Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Atala, Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atala, eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

Honako hauen txostenak daude jasotzeko: Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Azpiegiturak Kudeatzeko Atala, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.

Aurreko txosten sektorialetan xedatutakoa bete beharko dute bai aldaketak, bai bertan xedatutakoak garatzeko eta gauzatzeko idazten diren tresnek eta eraikuntza proiektuek.

III.–Ingurumen arloko tramitazioa.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak emandako abuztuaren 24ko 832E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa honen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, ingurumenean eragin nabarmenik sortzen ez duela iritzita. Orobat, proposamenaren ingurumen integrazioa hobetzeko, honako hauek proposatu zituen: argi-kutsadura murrizteko neurriak hartzea; berdeguneak kudeatzeko, irizpide bioklimatikoak hartzea; bertako zuhaiztia sistemaren antolamenduan sartzea; gainazal iragazkorrak maximizatzea, iragazgaitzen aurretik; eta drainatze jasangarriko sistemak sartzea euri-uren kudeaketan.

IV.–Kontuan hartu beharrekoak.

Aurkeztutako agiria berrikusi da, eta zuzendu egin beharko da Lurraldearen Antolamenduko eta Hirigintzako Batzordeak 2023ko abenduaren 18an emaniko txostenaren arabera. Hona hemen, laburturik, han jasotzen diren alderdiak:

–Genero-ikuspegia eta hizkera inklusiboa osatzea.

–Jasangarritasun ekonomikoa osatzea.

–Informazio geografiko bektoriala.

–Aparkaleku-plazen justifikazioa.

–Zuhaitzen landaketa.

–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko plazak.

–Erreferentzia sartzea plan partzialetarako araudian.

–Araudian sartzea lurzoru urbanizagarriko eremuetan drainatze jasangarriko sistemak ezartzeko legezko betebeharra (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua).

–4/2022 Foru Legearen arabera, aldaketa osatu beharko da txosten klimatiko batekin, zeinak aintzat hartuko baitu klimari dagokion arintzea eta egokitzea.

–Zenbait zuzenketa araudian eta dokumentazio grafikoan.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu Batzordearen 2023ko abenduaren 18ko txostenarekin bat, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesioko kontseilariak proposaturik, honako hau

ERABAKITZEN DU:

1. Abiaraztea "SR bizitegi-sektorean, AA.2 Angordoiko harrera-eremuan eta SG.3 sistema orokorrean Itoizko urtegiko bazterren erabilerak arautzeko udalez gaindiko Plan Sektoriala" aldatzeko espedientea, Nagoren jarduketa berriak egitea ahalbidetzeko. Aldaketa Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak sustatu du.

2. Sustatzailea den zuzendaritza nagusiari aditzera ematea ezen, espedientea ebatzi baino lehen, hura osatu beharko dela bat etorriz erabaki honen arabera eta eskatu diren txosten sektorialen arabera kontuan hartu beharrekoekin, barne dela ingurumen-txosten estrategikoa.

3. Espedientea hilabeteko epean jendaurrean jartzea eta, aldi berean, entzunaldia ematea aldaketak ukitutako udalei, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedaturiko ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko da bi izapide horien epea.

Horretarako, espedientea kontsultagai egonen da Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Alondegi kalea 1, 2. solairua. 31002 Iruña), jendea hartzeko orduetan, bai eta web-orri honetan ere:

https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak

Epe horretan, nahi beste alegazio aurkezten ahalko dira.

5. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, eta jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Artzibarko Udalari eta txostena eskatu zaien unitate edo erakunde guztiei: Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzua, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua, Etxebizitza Zerbitzua, Osasun Plangintza eta Estrategiarako Atala, Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atala, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Azpiegiturak Kudeatzeko Atala, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.

6. Erabaki hau jakinaraztea, bai eta jasotako txosten sektorialak ere, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2405783