86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1202/2024 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 855/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean zaintzaile gerontologikoen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 2032/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 13an.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 3794/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologikoen 36 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiatzaileei jakinaraztea 2024ko apirilaren 29a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. Lekualdatze-lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 36 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU
DELITUEN
ZIURTAG.

EZQUERRA MENDIVIL, MARIA VICTORIA

0008138

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

RECALDE BAIGORRI, VICTORIA EUGENIA

0003152

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

ROTETA IBARRA, MARIA CRISTINA

0011117

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

GOÑI BARBER, MIRIAM

0003166

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU
DELITUEN
ZIURTAG.

0003031

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003032

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003033

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003092

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003158

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003172

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003179

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0004655

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007233

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007234

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007235

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007236

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007237

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007238

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007239

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007240

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007241

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007981

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0007982

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

0011108

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0011109

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0011112

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0011113

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0011116

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0002823

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003059

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0003182

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0004595

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0004651

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0006569

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0006570

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0008724

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0008725

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0008726

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0008729

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

0009839

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2405324