86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1196/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 854/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean hezitzaileen eta haur-hezitzaileen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 2033/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 13an.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 3795/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur-hezitzaileen 15 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiatzaileei jakinaraztea 2024ko abuztuaren 16a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. Lekualdatze lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 14 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA
(LEKUALDAKETETARAKO)

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU
DELITUEN ZIURTAG.

PASCUAL IRIARTE, MARIA CARMEN

0002938

HEZKUNTZA DEP.

NINIA-ETXEA HE

FUNTZIONARIOA

X

PRIETO IRIARTE, INES MARIA

0002956

HEZKUNTZA DEP.

NINIA-ETXEA HE

FUNTZIONARIOA

X

RIPODAS FRAILE, SUSANA

0002912

HEZKUNTZA DEP.

SAN JORGE HE

FUNTZIONARIOA

X

BERZAL BARBARIN, ISABEL

0006120

HEZKUNTZA DEP.

SANTA TERESA HE

FUNTZIONARIOA

X

PARDO PELLEJERO, BEGOÑA

0002918

HEZKUNTZA DEP.

SAN JORGE HE

FUNTZIONARIOA

X

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA
(LEKUALDAKETETARAKO)

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU
DELITUEN ZIURTAG.

0002940

HEZKUNTZA DEP.

NINIA-ETXEA HE

FUNTZIONARIOA

X

0002989

HEZKUNTZA DEP.

NINIA-ETXEA HE

FUNTZIONARIOA

X

0002917

HEZKUNTZA DEP.

NIÑO JESÚS HE

FUNTZIONARIOA

X

0002951

HEZKUNTZA DEP.

NIÑO JESÚS HE

FUNTZIONARIOA

X

0002978

HEZKUNTZA DEP.

NIÑO JESÚS HE

FUNTZIONARIOA

X

0002906

HEZKUNTZA DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

FUNTZIONARIOA

E C1

X

0003008

HEZKUNTZA DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

FUNTZIONARIOA

E C1

X

0003010

HEZKUNTZA DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

FUNTZIONARIOA

E C1

X

0010362

HEZKUNTZA DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

FUNTZIONARIOA

E C1

X

0002905

HEZKUNTZA DEP.

NUESTRA SEÑORA DE RONCESVALLES HE

FUNTZIONARIOA

X

0006148

HEZKUNTZA DEP.

NUESTRA SEÑORA DE RONCESVALLES HE

FUNTZIONARIOA

X

0010361

HEZKUNTZA DEP.

SAN JORGE HE

FUNTZIONARIOA

E C1

X

0002953

HEZKUNTZA DEP.

SANTA TERESA HE

FUNTZIONARIOA

X

0002981

HEZKUNTZA DEP.

SANTA TERESA HE

FUNTZIONARIOA

X

Iragarkiaren kodea: F2405317