86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

851E/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu hauek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko Haurren Laguntza Ataleko burutza eta Reina Sofia ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Oftalmologiako Laguntza Ataleko burutza.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 29E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu hauek: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko Haurren Laguntza Ataleko burutza eta Reina Sofia ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Oftalmologiako Laguntza Ataleko burutza. Deialdia argitaratu zen 2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an, bai eta Osasun Zerbitzuko web-orrian, "Osasun Laguntzako Burutzak" atalean: https://empleosalud.navarra.es/es/jefaturas.

Eskabideak aurkezteko epea igaro da, eta hautagaiek ez dute parte hartzeko eskabiderik aurkeztu. Beraz, deialdia bete gabe utzi behar da.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu hauek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko Haurren Laguntza Ataleko burutza eta Reina Sofia ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Oftalmologiako Laguntza Ataleko burutza.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas), "Osasun laguntzako burutzak" atalean.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera.

Iragarkiaren kodea: F2405469