86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1363/2024 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Juan Jesús Garde Adot jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, obra zibileko teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 98/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 952/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 20an.

Gero, Alaitz Arbilla Carasatorre andreak hautapen prozesu horri uko egiteko idazkia aurkeztu zuen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 291/2024 Ebazpenaren bidez, proposamenean sartutako gainerako izangaiak izendatu ziren.

Azkenik, 2024ko martxoaren 12an, izangaien zerrendan haren ondo-ondotik agertzen den izangaiaren aldeko izendapen proposamen osagarria argitaratu zen.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Juan Jesús Garde Adot jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, obra zibileko teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 7717 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, B motako gida baimenaren betebeharra du, eta destinoa Mugairin.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 2an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405765