86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1358/2024 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Luis Mozas Arigita jauna kontratatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritu dadin, pianistaren (dantza-laguntzailea) lanpostuan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 118/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 886/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa amaitu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuan kalifikazio handiena zuen izangaiaren alde. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko urriaren 19an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3730/2023 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen zen izangaia kontratatzea erabaki zen.

Nerea Blanco Azcona andreak, baina, uko egin zion kontratuari.

Hortaz, 8.4 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da lanpostu hutsa betetzea izangaien zerrendan jarraian agertzen den izangaiarekin, eta, horretan oinarrituta, deialdiaren web fitxan, 2024ko martxoaren 12an, Luis Mozas Arigita jaunaren aldeko lehenbiziko kontratazio-proposamen osagarri bat argitaratu zen.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa xedatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Luis Mozas Arigita jauna kontratatzea, lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoaren araubidean, pianistaren (dantza-laguntzailea) lanpostua betetzeko, plantilla organikoan 39543 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleituz, Hezkuntza Sailari atxikia eta destinoa Iruñean duena.

2. Izangaiak 2024ko maiatzaren 2an sinatu beharko du kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

Lan-kontratu finkoa sinatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405766