86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1357/2024 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Roque Díaz Díaz jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, medikuaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 3an emandako 2517/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako medikuen bi lanpostu, gehienez ere, salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 73/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 887/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa amaitu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan kalifikazio handiena zuten izangaien alde. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko abenduaren 22an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 290/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.

María Concepción Alsua Fernández andreari borondatezko eszedentzia eman zaio medikuaren lanpostuan, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio bereko beste lanpostu bat betetzen ari delako.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, deialdiaren web-fitxan, 2024ko martxoaren 12an, hautagaien zerrendan jarraian ageri den hautagaia izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Roque Díaz Díaz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, medikuaren lanpostua betetzeko, eta plantilla organikoan 3763 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleitzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentu Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziari atxikia eta destinoa Iruñean duena.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405754