86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1306/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Pablo Juan Cabañas Martínez jauna izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, segurtasun arloko goi mailako teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

2707/2022 Ebazpena, urriaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 332/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1848/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal den izangaia izendatzeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko martxoaren 5ean.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Pablo Juan Cabañas Martínez jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostua betetzeko, eta plantilla organikoan 9732 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleitzea. Lanpostu hori atxikita dago Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari, eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 2an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405687