86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1304/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Miriam Poncela Chafik andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, zerbitzu orokorretako lanpostuan, adimen desgaitasuna dutenentzako murriztutakoan, aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2966/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren deialdi bat onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako adimen-desgaitasuna dutenentzat gordetako zerbitzu orokorretako lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 581/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 2140/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 15ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal den izangaia izendatzeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko martxoaren 4an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Miriam Poncela Chafik andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan, adimen desgaitasuna dutenentzako murriztutakoan, aritzeko, eta plantilla organikoan 69910 zenbakia duen funtzionario lanpostua esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Garcia Orcoyen ospitaleari atxikita dagoena eta destinoa Lizarran duena.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 2an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 21300 Lizarra).

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Garcia Or Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405682