86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1303/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Roberto Borda Pascal jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, basogintzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 2838/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 359/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1831/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal den izangaia izendatzeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko martxoaren 1ean.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Roberto Borda Pascal jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, basogintzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 10235 zenbakia duen lanpostua esleitzea, funtzionarioen araubidekoa. Lanpostu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, B motako gida-baimenaren betebeharra du eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 2an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405688