86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1299/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, hogeita hamabi pertsona izendatzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 27an emandako 2362/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kaboen hogeita hamabi lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3037/2023 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 21ekoan.

Eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 678/2024 Ebazpenaren bidez, hamasei izangai atxiki zitzaizkion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, kategoriaz igotzeko lehiaketan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa egiteko.

Lehiaketaren elementuen balorazioa bukatu ondoren, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta lanpostu hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko lanpostuetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko lanpostuak zehaztuak dituena.

Hori guztia kontuan hartuz, bai eta deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa ere, bidezkoa da izendapenak egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izendatzea: Ignacio Aullo Tapia, José Miguel Salazar Gonzalo, Francisco Javier Goñi Malumbres, José Antonio Macías Iribarren, David Fernández Gazpio, don Iñigo Fernández Beroiz, Eneko Xabier Benede Ramírez, Daniel Oteiza Lizaso, Pablo San Julián Rodriguez, David San Miguel Pascual, Jon Oskaritz Perurena, Iñaki Martínez Arbeloa, Eduardo Aguirre Olcoz, Roberto Zabalegui Larrea, Álvaro Murie Fernandez, Sergio Iriarte Armendáriz, Mikel Azcoiti Tanco, Eneko Saldise Arguiñáriz, David Vizcay Eneriz, Eduardo Molina Ágreda, Javier Presa Garbisu, Mikel Urdiain Goñi, Ivan Echeverz Balda, David Azanza Ilzarbe, Javier Ballano Biurrun, Arkaitz León Muela, Pablo Jaso Echeverría, Asier Nagore Vizcay, Héctor Javier del Rosario Rupérez, David Latre Sampietro, Carlos Herrero Monzón eta Alberto Trillo Ezquer jaunak.

2. Lanpostu hauek esleitzea:

Ignacio Aullo Tapia jaunari 3641. lanpostua, Tafallako suhiltzaile-etxeari atxikia.

José Miguel Salazar Gonzalo jaunari, 11267. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Francisco Javier Goñi Malumbres jaunari, 11706. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

José Antonio Macías Iribarren jaunari, 4759. lanpostua, Tafallako suhiltzaile-etxeari atxikia.

David Fernández Gazpio jaunari, 11719. lanpostua, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Iñigo Fernández Beroiz jaunari, 11732. lanpostua, Tafallako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Eneko Xabier Benede Ramírez jaunari, 11727. lanpostua, Tafallako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Daniel Oteiza Lizaso jaunari, 1703. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Pablo San Julián Rodríguez jaunari, 6060. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

David San Miguel Pascual jaunari, 11722. lanpostua, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Jon Oskaritz Perurena jaunari, 425. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Iñaki Martínez Arbeloa jaunari, 6061. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Eduardo Aguirre Olcoz jaunari, 6062. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Roberto Zabalegui Larrea jaunari, 6063. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Álvaro Murie Fernández jaunari, 4835. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Sergio Iriarte Armendáriz jaunari, 11708. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Mikel Azcoiti Tanco jaunari, 6065. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Eneko Saldise Arguiñáriz jaunari, 6066. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

David Vizcay Eneriz jaunari, 11704. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Eduardo Molina Ágreda jaunari, 5745. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Javier Presa Garbisu jaunari, 10654. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Mikel Urdiáin Goñi jaunari, 11714. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Ivan Echeverz Balda jaunari, 11707. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

David Azanza Ilzarbe jaunari, 11715. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Javier Ballano Biurrun jaunari, 6055. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Arkaitz León Muela jaunari, 11705. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Pablo Jaso Echeverría jaunari, 11716. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Asier Nagore Vizcay jaunari, 6059. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Héctor Javier del Rosario Rupérez jaunari, 7571. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

David Latre Sampietro jaunari, 11711. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Carlos Herrero Monzon jaunari, 11712. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Alberto Trillo Ezquer jaunari, 11713. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

3. Aditzera ematea izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 1ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, behar bezala justifikaturiko arrazoirik izan ezean.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405681