86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1197/2024 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, haur-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 110/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 937/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 13an.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, haur-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko:

DE MIGUEL ZURBANO, LAURA

TIRADO SANTANDER, ANA RAQUEL

MURO LOPEZ, MARIA ELIZABET

SANZ BELASCO, MARIA VICTORIA

SOLCHAGA FERNANDEZ, RAQUEL

OLAIZ ALBIZTUR, AINHOA

DE DIEGO VELASCO, CATALINA

ERRUZ VIU, ISABEL

ARRASTIA SANCHOTENA, VANESSA

OSTIZ MENAYA, EIDER

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko abuztuaren 16an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Adieraztea Eider Ostiz Menaya andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

HIZKUNTZA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

DE MIGUEL ZURBANO, LAURA

0002940

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NINIA-ETXEA HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

TIRADO SANTANDER, ANA RAQUEL

0002951

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NIÑO JESÚS HE

FUNTZIONARIOA

CORELLA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

MURO LOPEZ, MARIA ELIZABET

0002917

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NIÑO JESÚS HE

FUNTZIONARIOA

CORELLA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

SANZ BELASCO, MARIA VICTORIA

0002989

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NINIA-ETXEA HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

SOLCHAGA FERNANDEZ, RAQUEL

0002953

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

SANTA TERESA HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

OLAIZ ALBIZTUR, AINHOA

0006148

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NUESTRA SEÑORA DE RONCESVALLES HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

DE DIEGO VELASCO, CATALINA

0002981

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

SANTA TERESA HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

ERRUZ VIU, ISABEL

0002978

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NIÑO JESÚS HE

FUNTZIONARIOA

CORELLA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

ARRASTIA SANCHOTENA, VANESSA

0002988

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NIÑO JESÚS HE

FUNTZIONARIOA

CORELLA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

OSTIZ MENAYA, EIDER

0002906

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

E C1

X

Iragarkiaren kodea: F2405318