86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 58E/2024 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinazio Batzordearen osaera.

Otsailaren 10eko 10/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko otsailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen duen azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretua, 7. eta 9. artikuluei testu berria emanez. Hona hemen nola gelditu ziren idatzirik:

7. artikulua. SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera.

SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

9. artikulua. SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera.

SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

Martxoaren 5eko 58E/2024 Foru Aginduaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, ezarri zen Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren Koordinazio Batzordearen osaera, bat etorriz azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretuarekin, horren bidez arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren informazio geografikoaren tratamendua.

Foru agindu horretan, akats baten ondorioz, Batzorde Iraunkorreko kideen artean ez zen sartu Euskarabideko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzua. Halaber, akatsak atzeman dira 2. apartatuaren numerazioan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, akats horiek zuzendu behar dira.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren Koordinazio Batzordearen osaera ezartzen duen 58E/2024 Foru Agindua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana. Beraz, Koordinazio Batzordearen osaera honako hau da:

1. Honako hauek osatzen dute SITNAren Koordinazio Batzordea edo Osoko Bilkura:

a) Batzordeko burua: informazio sistemen arloan eskumena duen departamentuko titularra.

b) Buruordea: telekomunikazioen eta digitalizazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

c) Berezko kideak:

–Aurrerapen digitalaren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Kartografiaren, topografiaren eta geodesiaren arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Lur-ondasunen eta ondarearen gaineko tributuen arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Nastat Nafarroako Estatistika Institutuaren zuzendaritzako titularra.

d) Kideak:

–Barneko gaien arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Turismoaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Politika publikoen plangintzan, koordinazioan, berrikuntzan eta ebaluazioan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Toki administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Herri lanen eta azpiegituren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Garraioen eta mugikortasun jasangarriaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Lanbide Heziketaren, digitalizazioaren eta hezkuntza zerbitzuen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko kudeaketa-zuzendaritzako titularra.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeaketa-zuzendaritzako titularra.

–Kultura arloan (Vianako Printzearen erakundea) eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Landa garapenaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Ingurumen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Lurralde antolamenduaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Trantsizio energetikorako, proiektu estrategikoen eta S4 arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa izendatutako pertsona.

–Tracasa Instrumental sozietatearen kudeaketa-zuzendaritzako titularra.

–Informazio Geografikoaren Zentro Nazionalaren zuzendaritzako titularra.

e) Idazkaria: lurraldeko informazio sistemen arloan eskumena duen ataleko titularra; hizpidea duela baina botorik ez ariko da.

SITNAko Koordinazio Batzordeko kideek beste batzuen esku uzten ahalko dute beren partaidetza, haien ordezkari izan daitezen.

2. SITNAren Batzorde Iraunkorra honako hauek osatzen dute:

a) Burua: telekomunikazioen eta digitalizazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

b) Buruordea: aurrerapen digitalaren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

c) Berezko kideak:

–Kartografiaren, topografiaren eta geodesiaren arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Lurralde-aberastasunaren eta ondare-zergen arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Nastat Nafarroako Estatistika Erakundearen zuzendaritzako titularra.

d) Kontseiluko kideak:

–Departamentuetako informazio sistemen arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Babes zibilaren eta larrialdien arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan estatistiken eta informazioaren kudeaketaren arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Industria-antolamenduaren, energia-azpiegituren eta meategien arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Turismoko plangintzaren eta berrikuntzaren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Eskubide Sozialetako Departamentuan sustapen eta eraldaketa digitalaren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Justiziaren arloko eskumena duen departamentuan azpiegitura judizialen arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Toki administrazioaren arloko eskumena duen departamentuan toki azpiegituren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Hezkuntzako informazio sistemen arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Hezkuntzako IKT teknologien eta azpiegituren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskararako Departamentuan eskualdeen arteko lankidetzaren eta kanpoko herritarren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Euskarabideko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko titularra.

–Osasunerako sistema teknologikoen arloan eskumena duen zuzendariordea.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuan baliabideen eta garapen estrategikoaren arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren baitan informazioa kudeatzearen arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan landa eta ingurumen estatistikaren arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan programak hedatzearen arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko titularra.

–Iruñeko Udalaren kudeatzailetzako titularra.

–Iruñerriko zerbitzuen plangintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzako titularra.

–Tracasa Instrumental sozietatearen baitan, lurraldeari buruzko informazio sistemen arloan eskumena duen departamentuko zuzendaritzako titularra.

e) Idazkaritza: lurraldeko informazio sistemen arloan eskumena duen atalaren titularra; hizpidea duela baina botorik ez ariko da.

SITNAren Batzorde Iraunkorra osatzen duten pertsonek beste pertsona batzuei eskuordetu ahal izanen diete bertan parte hartzea, beren ordezkaritzan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau helaraztea bertan izendatutako pertsonei eta Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 27an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2405491