86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

58E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez osatzen baita Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinazio Batzordea.

Otsailaren 10eko 10/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko otsailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen duen azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretua, 7. eta 9. artikuluei testu berria emanez. Hona hemen nola gelditu ziren idatzirik:

"7. artikulua. SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera.

SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

"9. artikulua. SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera.

SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

Aurreikuspen horiek kontuan hartuta, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren apirilaren 27ko 39E/2021 Foru Aginduaren bidez (2021eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa), Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinazio Batzordeko kideak izendatu ziren. Hasieran onetsitako osaeran hainbat aldaketa egitea proposatzen da orain, eta horregatik eguneratu behar dira, bai Koordinazio Batzorde Osoan, bai Batzorde Iraunkorrean.

Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. SITNAren Koordinazio Batzordea edo Osoko Bilkura osatzen duten pertsona hauek izendatzea:

a) Batzordeko burua: informazio sistemen arloan eskumena duen departamentuko titularra.

b) Buruordea: telekomunikazioen eta digitalizazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.

c) Berezko kideak:

–Aurrerapen digitalaren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Kartografia arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Lur-ondasunen eta ondarearen gaineko tributuen arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Nastat Nafarroako Estatistika Erakundearen zuzendaritzako titularra.

d) Kontseiluko kideak:

–Barneko gaien arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Turismo arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Politika publikoen plangintzan, koordinazioan, berrikuntzan eta ebaluazioan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Toki administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Herri lanen eta azpiegituren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Garraioen eta mugikortasun jasangarriaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Lanbide Heziketako, digitalizazioko eta hezkuntza zerbitzuetako arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko kudeaketa-zuzendaritzako titularra.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeaketa-zuzendaritzako titularra.

–Kultura arloan (Vianako Printzearen erakundea) eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Nekazaritza eta abeltzaintza arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Landa garapenaren arloan eskuduna den zuzendaritza nagusiko titularra.

–Ingurumen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Lurralde antolamenduaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Trantsizio energetikorako, proiektu estrategikoen eta S4 arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa izendatutako pertsona.

–Tracasa Instrumental sozietatearen kudeaketa-zuzendaritzako titularra.

–Informazio Geografikoaren Zentro Nazionalaren zuzendaritzako titularra.

e) Idazkaritza: lurraldeko informazio sistemen arloan eskumena duen atalaren titularra; hizpidea duela baina botorik ez ariko da.

f) SITNAko Koordinazio Batzordeko kideek beste batzuen esku uzten ahalko dute beren partaidetza, haien ordezkari izan daitezen.

2. SITNAren Batzorde Iraunkorra osatuko duten pertsona hauek izendatzea:

a) Burua: telekomunikazioetako eta digitalizazioko arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.

b) Buruordea: aurrerapen digitalerako arloko eskumena duen zerbitzuko titularra.

f) Berezko kideak:

–Kartografia arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Lur-ondasunen eta ondarearen gaineko tributuen arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Nastat Nafarroako Estatistika Erakundearen zuzendaritzako titularra.

g) Kideak:

–Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko titularra.

–Babes zibileko eta larrialdietako zerbitzuan eskumena duen zerbitzuaren titularra.

–Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan estatistiken eta informazioaren kudeaketaren arloan eskumena duen ataleko titularra.

–Industria-antolamenduaren, energia-azpiegituren eta meategien arloko zerbitzu eskudunaren titularra.

–Turismoko plangintzaren eta berrikuntzaren arloko zerbitzu eskudunaren titularra.

–Eskubide Sozialetako Departamentuan sustapen eta eraldaketa digitalaren arloko eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Justiziaren arloko eskumena duen departamentuan azpiegitura judizialen arloko eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Toki administrazioaren arloko eskumena duen departamentuan toki azpiegituren arloko eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Hezkuntzako informazio sistemen arloko eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Hezkuntzako IKT teknologien eta azpiegituren arloko eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskararako Departamentuan eskualdeen arteko lankidetzaren eta kanpoko herritarren arloan eskumena duen zerbitzuko titularra.

–Osasunerako sistema teknologikoen arloan eskumena duen zuzendariordea.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuan baliabideen eta garapen estrategikoaren arloko eskumena duen ataleko titularra.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko informazioa kudeatzeko ataleko titularra.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan landa eta ingurumen estatistikaren arloko eskumena duen ataleko titularra.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan programak hedatzeko eskumena duen ataleko titularra.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko titularra.

–Iruñeko Udalaren kudeatzailetzako titularra.

–Iruñerriko zerbitzuen plangintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzako titularra.

–Tracasa Instrumental sozietatearen lurraldeari buruzko informazio sistemen departamentuko zuzendaritzako titularra.

e) Idazkaritza: lurraldeko informazio sistemen arloan eskumena duen atalaren titularra; hizpidea duela baina botorik ez ariko da.

f) SITNAren Batzorde Iraunkorra osatzen duten pertsonek beste pertsona batzuei eskuordetu ahal izanen diete bertan parte hartzea, beren ordezkaritzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau helaraztea bertan izendatutako pertsonei eta Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 5ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2405490