86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 10ean hartua, Iberoko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 27ko 204/2023 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 29ko 34/2023 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; beste deialdi horretan ere Iberoko Kontzejuko Batzarra osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Iberoko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Iberoko Kontzejuaren Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Miguel Antonio Ascunce Díez de Ulzurrun jauna, Ainhoa Urra Barandiaran andrea, Joaquín María Del Valle de Lesurdi Manso de Zúñiga jauna eta Juan Antonio Pascual Martín jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Iberoko Kontzejuari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2405793