86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33/2024 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, zeinaren bidez Irati Goikoetxea Asurabarrena andrea izendatzen baita Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Irati Goikoetxea Asurabarrena andrea izendatzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendari. Izendapenak 2024ko apirilaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoriaren eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusira, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2405782