86. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2024 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, kargutik kentzen duena Iñaki Goñi Urrizola jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Iñaki Goñi Urrizola jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu. Karguan aritzeko azken eguna 2024ko apirilaren 15a da.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navas­cués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2405781