85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

94/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira, Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Aginduari dagokionez, ordaindu gabeko gastuen modalitatean egindako gastuen justifikazioa aurkezteko epeak. 134/2022 Foru Agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan. DDBN identifikazioa: 630751.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2023 Foru Aginduaren bidez, Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Agindua aldatu zen. 134/2022 Foru Agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 5eko 120/2023 Foru Aginduaren bidez, akats bat zuzendu zen Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez aldatu baitzen Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Agindua. 134/2022 Foru Agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

Ikusi da Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalaren txostena, non, besteak beste, adierazten baita ezen, eskaera asko jaso direnez eta zuzenketa-gutun asko igorri behar izan direnez zuzendu beharreko espediente asko izan direlako, izapidetze prozesua oso zaila izaten ari dela, eta, horren ondorioz, espedienteak ezin izan direla ebatzi deialdian ezarritako epearen barruan.

Eskabideak eta agiriak aurkeztea izeneko 9.2 oinarriak bi modalitate ditu. Alde batetik, g atalekoa, eskatzaileak produktua erosteak sortzen dizkion gastuak jadanik eginak dituen kasuetarako. Horrelakoetan, eskabidearekin batera, besteak beste, produktua ordaindu izanaren frogagiria eta faktura aurkeztu behar dira 15. oinarriko 2. atalean ("Eskatzaileak egindako ordainketaren frogagiriak") ezarritako arauei jarraikiz. Eta, bestetik, h atalekoa, eskatzaileak laguntza ekonomikoa eskatzen duenean oraindik ordaindu gabe dituen gastuak ordaintzeko, laguntza-produktua erosteko edo etxean egokitzapen-obrak egiteko. Horrelakoetan, aurreikusitako gastuen aurrekontua aurkeztu beharko du. Azkeneko kasu horretan, espedientea baloratzen da eta diruz lagundu beharreko zenbatekoa onartu izanaren jakinarazpen bat egiten da. Dirulaguntza ordainduko da eskatzaileak faktura eta diruz lagundutako gastuaren justifikazioa aurkezten dituenean 15. oinarrian ("Egindako gastuen justifikazioa") ezarritakoari jarraikiz.

Deialdiaren 12.1 oinarriak justifikazio-epe batzuk ezartzen ditu, eta adierazten du 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean egindako gastuak bakarrik izanen direla diruz lagungarriak, betiere behar bezala justifikatu badira. Ordaindu gabeko gastuen modalitatean (h letra) eskaera epearen barruan aurkeztuta ere oraindik haren gaineko ebazpena jaso ez duten pertsonei diskriminazio nabarmena eragiten ari zaie gainerako eskaerekin alderatuta. Izan ere, eskatzaile horiek ezin izan dute laguntza-produktua erosi, zailtasun ekonomikoak dituztelako, eta zer zenbateko jaso behar duten jakiteko zain daude, produktua erosteko edo ez erosteko.

16. oinarriaren 3. atalaren arabera, laguntza-produktuak erosi direla edo etxean egokitzapen-obrak egin direla egiaztatzen duten agiri ekonomikoak aurkezteko azken eguna 2023ko azaroaren 30a zen.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 5.1) artikuluan ezarritakoaren babesean, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 104. artikuluarekin lotuta, ordaindu gabeko gastuen modalitatean dirulaguntza eskatu duten pertsonak diskriminaturik egon ez daitezen produktuaren erosketa ordaindu zutenen aldean, zeinek eskaera egitean faktura eta dagokion ordainketaren egiaztagiria aurkeztu baitzituzten,

AGINTZEN DUT:

1.–Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

A) 12.1 oinarria aldatzea, paragrafo hau gehitzeko:

Eskaera ordaindu gabeko gastuen modalitatean aurkeztu duten pertsonek, produktua eman zaiela jakinarazten zaienetik aurrera, hilabeteko epea izanen dute, gehienez, eskaeraren xede diren fakturak eta ordainketaren egiaztagiriak aurkezteko. Agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez badituzte, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta, beraz, dirulaguntza ukatu eginen zaie.

Ondorio horietarako, diruz lagungarriak izanen dira 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarte egindako gastuak, edo deialdi honetarako bideratutako zenbateko osoa agortzen den egunean egindakoak, egun hori lehenago iristen bada.

B) 15.1 oinarria aldatzea, paragrafo hau gehitzeko:

Eskaera ordaindu gabeko gastuen modalitatean aurkeztu duten pertsonen kasuan, fakturaren data 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartekoa izan beharko da.

C) 16.3 oinarria aldatzea, paragrafo hau gehitzeko:

Eskaera ordaindu gabeko gastuen modalitatean aurkeztu duten pertsonen kasuan, laguntza-produktuak erosteari eta etxean obrak egiteari buruzko egiaztagiri ekonomikoak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n bukatuko da.

2.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

4.–Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Administrazio Aferetarako Bulegora eta Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 22an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2404902