85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Etaiuko Bake Epaitegiko epaile titularraren izendapena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan horiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, Justizia Auzitegi Nagusiak 2023ko abenduaren 11n emandako ediktuan (2024ko urtarrilaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukaturik, aurkeztutako eskaerak jaso eta horiek aztertu ondoren, Gobernu Salak, eskatzaileek aurkeztu dituzten merezimenduak baloraturik, honako hau erabakitzen du:

Hirugarrena.–Rubén Alegría Sos jauna Etaiuko Bake Epaitegiko epaile titular izendatzea.

Izendatzeko erabaki horren aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 18an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2405690