85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaile titularren eta ordezkoen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2024ko martxoaren 18ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Zortzigarrena.–Baztango Bake Epaitegia: María José Zaldua Elizalde andrea eta Miren Usue Andone Berridi Puy andrea, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Irurtzungo Bake Epaitegia: Juan Pedro Arregui Sarasa jauna, bake epaile titular.

Hamargarrena.–Lanzko Bake Epaitegia: Pedro María Mariñelarena Urtasun jauna eta Miren Belate Urriza Erviti andrea, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Hamaikagarrena.–Larraungo Bake Epaitegia: Germán Lasarte Bildarraz jauna, bake epaile titular.

Hamabigarrena.–Utergako Bake Epaitegia: Guillermo Lizarrondo Martín de Vidales jauna eta Adrián Arraiza Sanmartín jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Hamahirugarrena.–Ameskoabarreneko Bake Epaitegia: Martín José Juanbeltz Martínez jauna, bake epaile titular.

Hamalaugarrena.–Deikazteluko Bake Epaitegia: María Carmen Atienza López andrea eta Julen Basterra Atienza jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Hamabosgarrena.–Ablitasko Bake Epaitegia: Sara Oliver Sangüesa andrea eta María José Romeo Casquete andrea, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 18an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2405174